Dantza Laborategia 2018-2019 (Donostia Kultura)

Koreografo ezberdinekin euren sormen prozesua konpartitu eta euren mugimendu unibertsoan jarduteko interesa duten herritarrentzat. Hiruhilabete bakoitzean, koreografo ezberdin batekin jarduteko aukera izango dute. Ikasturtearen lehen hiruhileko honetan dantzari eta koreografo gonbidatua Oihana Varela izango da.

“Gorputz anatomia baliabidetzat hartuta, inprobisazioa eta sorkuntza landuko ditugu. Anatomiak eskaintzen digun berezko mugimendua, gure sorkuntzatzekin batu eta bat bateko pieza txikiak sortuko ditugu.”.

Lekua: Victoria Eugenia Antzokia (Dantza aretoa)

Ordutegia: Bi talde: 17:00 – 19:00

Datak: Urriak 3, 10, 17, 24 eta 31 / Azaroak 7, 14, 21 eta 28

Izen ematea Donostia Kulturan: http://www.donostia.eus/DKMatrikula/rsc/matrikulazioa-es.htm?lang=es&idCurso=62327

Eduki hau gustatu zaizu? Partekatu!